XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauaz bidean Jean ETCHEPARE'k.

Luhusoko garan jautsi nintzan. Ilhuntzea zen.

Laspost kilometra banituen oinez egiteko, Lekornerat buruz.

Etzen lehen aldia bide horren oinez egitea gertatzen zauntala. Ez nintzan samurtzen.

Banakien etxea nuela buruan; etxean ait'amak eta arreba.

Zonbait hilabete hautan iduritzen zaut etxekoak hobeki maite dituztala. Ama bereziki.

Harek ere biziki maite nuela erakusterat eman daut eta hobeki maitatzen nu.

Aitak bihotz bat badu orai artio ezagutzen ez niona. Egia da.

Norbaiten ganik urruntzea aski da haren hutsaren senditzeko bihotzean.

Larrazkena izana gatik, zonbait urhats aski laster egin orduko bero nintzan, Paltoa kendu nuen. Soldado paltoa.

Oto bat heldu zautan gibeletik. Gelditu nintzan.

Keinu egin nion. Otoa etzen gelditu, Badakit nor zen. Bazakien nor nintzan.

Etsi-etsia, beti aintzina abiatu nintzan.

Aski ilhun zen. Gaua laster heldu da sasoin huntan.

Bide bazterretan hesiak buluzten ari ziren.

Halako huts bat senditzen nuen ene inguruan eta bihotzean.

Larrazkena zen. Bethi bezalako larrazkena.

Beste oto bati keinu egin nion. Gelditu zen.

Bihotza goxatu zautan. Gizon adinetako bat zen.

Nungoa nintzan galdatu zautan.

Etxearen izena erran nion.

Gure etxean izanik orhoitu zen, duela hogoi bat urthe, urde baten erosten.

Haur ñimiño batzu ikusi omen zituen.

Terexa-ta ni....

Versailles-tik heldu nintzala erran nion.

Armadako berriak galdatu zauzkitan, hea orai nola zen.

Haren denboran nola zen erakutsi zautan.

Luhusoko errienta zen naski. Hala iduritu zautan.

Herriko etxe urrun batean gelditu zen.

Haur eri baten ikusterat zoan.

Oinez hartu nuen berriz bidea.

Larunbat aratsa. Etzen beranta, ilhun izanik ere.

Ilhargia gordeka zabilan. Izar guti.

Ainitz berri banituen araiz ikasteko.

Etxean etzautaten hamar bat egun hautan izkiriatua.

Aste huntan jitekoa nintzala errana nioten.

Gizon bat kausitu nuen gero lanetik etxerat zoala, tresnak bizkarrean.

Atsegin hartu nuen haren kausitzea, nahiz ez nuen pikorrik ere ezagutzen.

Aski xahartua iduri zuen.